Euskal Herritik garai honetan ikusi dezakegun zeruarekin jarraituz, Orion erraldoiaren bi izar distiratsuekin jarraitzea nahiko genuke: Rigel eta Betelgeuse. Benetan handiak dira bi izar hauek. Ikusi bestela Astroboben irudi hau. Horrela ikusiko genuke Rigel gure eguzkia dagoen tokian egongo balitz.
Handiagoa da, oraindik, Betelgeuse. Dagoeneko, Betelgueuse gure izarraren tokian jarriz gero, Lurra ere bere barnean egongo litzateke. Hemen duzue light-yearsen ikusitako grafiko batean.
Amaitzeko A Coruñako Oscar Blancok orain dela egun gutxi ateratako argazkia. Ederra da, itxuraz, Orion. Horrez gain, interes handiko objetuetaz beterik dago konstelazioa eta horietako asko daude Oscarren argazki honetan. IR filtrorik gabeko Canon 1000D kamerarekin atera du, 8 minutouko esposizioa eta argi kutsaduraren aurkako clip CLS filtroarekin. Galizian dagoen Guitirizetik.