Irudia: Bob King
E baduzue zerua ezagutzen, aukera paregabea duzue abenduan Jupiter eta Ilargiaren arteko konjuntzioa ikusi bazenuten. Zeruko inguru berean dabil Jupiter. Eta abiapuntu bikaina da orain inguruan dauzkan konstekazioak ikasteko.
2012ko abuztuaren 20koa da artikulua hau zabzltzen duen Bob King-en argazkia (Astrobob). Ez dago Jupiter orain hor ikusten duzuen tokian, baina bai inguruan. Hortik gertu ikusiko duzue izar idstiratsu bat, nahiko gertu. Aldebaran da, Tauroko izarrik distiratsuena. Aldebaran ertz bat dela, V forman ikusiko dituzue izarrak hor. Zenenaren burua da hori. Eta V hori luzatuz, zezenaren adarrak izango dituzue. Zezena baino, uroa da. Horregatik adar luze horiek.
Tauron ondoan Orion ikusiko duzue, bere azpian edo. Beheko argazkian duzue pintatuta. Froga egin, ematen duena baino errazagoa da eta.