Ez dakit atzoko konjuntzio ederra ikusteko aukerarik izan zenuten. Hemen jarriko ditugu zenbait argazki. Baina, horren aurretik, bota begirada bat Ilargiari, gaur ere. Jupiterretik urruti dago, dagoeneko.
Konjuntziaren argazki politenetariko bat Mariely Sierrak, atera du, Aguascalientes, Mexico. Post hau zabaltzen duena da.
Hemen, orain Nicolás Masloffen serie bikaina, Asunción, Paraguay, Canon T4i eta Celestron NexStar 8SE teleskopioa.
Bereziki interesgarria azkeneko hau. Atera berri da Jupiter Ilargiaren atze aldetik. Eta amaitu da Io-ren Jupiterren aurreko igarotzea. Jupiterren ertzean ikusten duzuen puntu ilun hori, bere itzala da.
Hector Javier Roman-en argazkia orain, Caracas, Venezuela.
Hemen dugu Dani Caxete ere. Bikain, beti bezala.
Manolo Castillok zerbait berezia egin du, Cadiz-etik. “Luna y Júpiter acosados por el Dragón” izena ipini dio. Zergatik?
Amaitzeko, Luneque Silva Junioren bideoa Rio de Janeiro, Brasil, Celestron C8 eta webcam Philips SPC900nc. 5 fotograma segunduko eta errealitatean baino 10 aldiz azkarrago.