Red Bull Stratos: zer gertatu zen kapsula eta globoarekin? | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Red Bull Stratos: zer gertatu zen kapsula eta globoarekin?

Aste eta erdi pasa da Felix Baumgartnerren saltotik. Eta zenbait zalantza geratu da argitzeke. Horietako batzuk argitzeko, Naukas -en Arturo Quirantesek argitaratu duen artikulua gomendatzen dizuet: El salto Baumgartner, paso a paso.

Kuestio arruntago bati buruz idatziko dugu gaurkoan; ¿zer gertatu zen kapsularekin? Ba hemen goian duzuen argazkian duzue soluzioa. Ikusten den bezala, ez zen askoz ere urrutiago joan.

Ez zen hau zoriz gertatu zen zerbait. Kapsula hori Felixen aurreko saltotan ere erabilia izan zen. Eta udan egindako azkeneko frogan kaltetua izan zen, lurra ikutzerakoan. Argazkian duzue froga.

Salto famatuaren egunean Baumgartnerrek lurra ukitu bezain laster, taldeko kide batzuk kapsularen errekuperazioan zentratu ziren. Parakaidasa zeukan artilujioak kapsula eta globoaren arteab eta, Feliz lurrean zenean, mekanismo batek kapsula askatu eta parakaidasa zabaldu egin zen. 5 metroko zabalera zeukan hasieran eta 30 metrotara handitu zen 6000 mtako altuerara heldu zeneaan. Mekanismoa aktibatu eta 24 minutura, lurrean zegoen kapsula, hasierako puntutik  90 kmtara (70 kmtara lurreratu zen Feliz)

Bestalde, parakaidasa zabaldu bezain laster, beste mekanismo batek globoa zulatu eta hau erortzen hasi zen. 15 minututan hartu zuen lurra, kapsularen lurreratze puntutik 11 kmtara.

Hemen taldeko kide batzuk kapsula errekuperatzen.

Kapsula

Kapsula, kamioian

Kapsula eta globoa, errekuperatuak

Argazki gehiego, hemen: shinesquad

Amaitzen joateko, nola zizi izan zuen Felixek saltoa, bere kamerekin jasotako irudietan:

Azkenik, hemen dituzue Red Bull Stratosekoek emandako saltoaren emaitza probisionalak:

Felix Baumgartnerren saltoaren altitudea: 39.045 metro

Abiadura maximoa, erorketa askean: 1.342,8 km/h (Mach 1,24)

Soinuaren abiadura gainditzeko behar izan zuen denbora: 34 segundo

Erorketa askean eginiko distantzia: 36.529 metro

Erorketa askean eginiko denbora: 4 minutu eta 22 segundo

Lurrerainoko altuera parakaidasa zabaldu zenean: 1.615 metro

Salto egin zuen unetik lurrera iristeko behar izan zuen denbora: 9 minutu eta 9 segundu

Abiapuntua eta lurreratze puntuaren arteko distantzia: 70,5 km

Lortutako errekorrak (homoñogatu gabe, oraingoz):

– Laguntza mekanikorik gabe soinuaren muga gainditu duen lehen gizakia
– Erorketa askean eginiko distantziarik handiena
– Altitude handiena saltoan
– Globoan gehien igo den gizakia

Gutxi hitzegin da honetaz baina Red Bull Stratoseko kideek Felixek soinuaren muga gainditerakoan sortutako eztanda lurretik entzun zutela diote. “Oímos un sonido similar a una explosión sónica”, dio, Jon Wells. “Muchos de nosotros venimos del mundo aeroespacial y en cuanto sucedió, nos miramos sorprendidos, porque conocemos perfectamente ese sonido”.

Iturri nagusia: Red Bull Stratos

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2012
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031