Urruti gelditzen da Artizarraren azken igarotzea. Baina igarotze horren bideo bitxi bat aurkitu dugu, igarotzea era desberdin batera erakusten duena.
Jan Fröjdman San Franciscotik Frankfurtera zihoan hegazkinez 2012ko ekainaren 6an, artizarraren igartzea gertatzen ari zela. Eta hegazkinetik ikusi zuen, 11.000 mko altueratik. Ez zuen eguzkia ikusteko filtrorik eta, hori dela eta, eguzkia baxu egon arte ezin izan zuen argazkirik atera. Groenlandia gainean zegoen momentu horretan.
1050 argazki erabili ditu timelapse hau egiteko. Hegazkineko tripulazioak lagunduta, hegazkineko tokirik onenera joan zen argazkiak ateratzea- Komuna zen toki hori.
Materiala: Canon EOS 7D, Lente Tokina 400mm eta, filtro bezala… atmosfera zati lodi bat.
Venus Transit photographed from 38.000 feet from Jan Fröjdman on Vimeo.
Propina modura, Jan-en beste timelapse bat. 2011kako ekainaren 15eko ilargi eklipsea. Ederra hau ere. Eklipse bat erakusteko beste era bat.
Lunar Eclipse low at the horizon from Jan Fröjdman on Vimeo.