Azpaldi miresten dut José Muñoz Reales astroargazkilaria. Ez ditu lan gehiegi argitaratzen, baina asko daki astroargazkilaritzari buruz eta oso lan finak egiten ditu. Bideo ikusgarri pare bat argitaratu ditu egun hauetan. Zintzilikatu genuen hemen bat aurrekoan:José Muñoz Reales-en ISS ikusgarria.
Gaur jartzen dugun beste honetan, Eguzkia H-alfan da protagonista eta protuberantzia ikusgarri bat, mugimenduan.
Berreun eta piku bideo motz erabiliz montatu du 40 segundo irauten duen 200 fotogramako sekuentzia hau. Teleskopioa, 10 cm diametro eta 1000 mm luzerako Vixen errefraktore bat eta 100mmko lunt filtroa. Kamera, berriz, lumenera infinity 2-1 monokroma. Salto batzuk nabaritzen dira bideoan, lainoak sartzen zirelako.
Youtubeko bere kanalean dituzue beste zenbait bideo eder. ISSaren bi hauek (bat aurrekoan hemen zintzilikatutakoa) harrigarriak.
Kalitate eta jarraipen bikaina. Jarraipena Satellite Tracker programarekin egin du.
Hemen youtubeko bere kanaleko beste bideo interesgarri batzuk.
Beste protuberantzia bat:
Bukle formadun protuberantzia bitxi bat:
Eguzki azaleko aktibitate handiko ingurune bat:
Eta hemen duzue, azkenik, José bera, eguzki behaketa batean.