Alex Cherneyren astronomia timelapseak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Alex Cherneyren astronomia timelapseak

Alex Cherney ukraniarra da, baina Melbournen (Australia) bizi da gaur egun. Astroargazkilaritza zaletasuna 2007an pistu zitzaion bere alabaren ikastetxean espazioaren inguruko proiektu bat lantzen ari zirela. Astronomia timelapsean maisua da Alex eta gaurko lan hauek horren erakusle

2011koa da lehenengo hau eta bertan Astronomical Society of Albury Wodongak antolatutako starparty bat erakusten du. Bitxia da Magallanesen Hodeien eta Esne Bidearen zeruko hego poloaren inguruko mugimendua ikustea.

Bigarren timelapse honetan, berriz, Murchison Radio Astronomy Observatory ko radioteleskopioak agertzen dira. Bereziki polita da zein ondo ikusten den  argi zodiakala sekuentzia pare batean.

Hirugarrenean  Tekapo lakuko zeru ikusgarriak agertzen dira.

Berri berria da azkeneko timelapsea. Joan zen astean Australia inguruan ikusi ziren aurorak dira protagonista.

Eta, amaitzeko, ipar hemisferioko biztanleentzat hain bitxia den Orioneko konstelazioaren argazki hau. Alderantziz dago! Argazki hau APOD aukeratu zuten 2012ko uztailaren 19an.

Dawn of the Dish Image Credit & Copyright: Alex Cherney

Dawn of the Dish Image Credit & Copyright: Alex Cherney

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2012
MTWTFSS
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031