Astronomia zaletuen mundu txikia astoratuta dago. Irailaren 21ean International Scientific Optical Networkko (ISON)Vitali Nevski eta Artyom Novichonok astronomo errusiarrak kometa berri bat aurkitu zuten, 18.8 magnitudean. Horren ostean kometa Mont Wilsoneko beste bi argazkietan ere aurkitu dute, horri esker kometaren orbita nahiko ondo finkatuz
Horrela, kalkuluek diote kometa hau ikusgarria bihurtu al daitekela, zenbait hilabetetan begibistaz ikusteko aukerarekin. 2013ko ekainean 14. magnitudera iritsiko da. 2013ko irailean, berriz, 11.5ra helduko da eta hortik aurrera eta periheliorarte, 2013ko azaroaren 29an (Eguzkitik 1.8 milioi kilometrotara besterik ez) kometaren distirar etengabe gora egingo du.
Objektu txikia da eta, ez bada perihelioan desegiten, benetan ikusgarria izango da abendu hasieran.
Iturria: Astrobob
Zein distirara heldu al da? -7 perihelioan diote batzuk. Beste batzuk, berriz, -10etik gora ibiliko dela diote.
Eddozein kasutan, kometaren onena perihelioaren ondoren etorriko da,udazken bukaerako ilunabarretan horrelako zerbait ikusteko aukera izango dugulako:
Edozein kasutan, ez dago jakiterik kometak zer emango duen. Aditu askok diote Eguzkira hainbeste gerturatuta eta kometa berria izanda, desegin egingo dela eta ez dugula ezer ikusiko. Nork daki.
Jarraitu beharreko kometa, zalantzarik gabe.