Ederra benetan Jesus Pelaez-ek argitaratu berri duen argazkia. APOD izatea merezi du. Burgoseko katedrala agertzen da bertan, eguzki analemarekin batera. Ez ditugu datu teknikoak inon aurkitu, baina urte batean zehar egiten dira argazki hauek. Zenbait egunetik behin argazki bat atera behar da, ordu berean. Eta hau da emaitza.