Artizarraren igarotzearen bi argazki onenak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Artizarraren igarotzearen bi argazki onenak

Artizarraren igarotzearen argazki ugari ikusi ditugu, dagoeneko. Hemen, gure ustez, onenak. Bat espaziotik jasotakoa eta Lurretik bestea.

Bagekigun zerbait berezia egin behar zuela. Atzo aurkeztu zuen Thierry Legaultek Artizarraren igarotzearen bere argazkia. Australiaraino joan zen argazkitzar hau lortzeko:  Hubble espazioko teleskopioa, Eguzki aurrean Artizarraren igarotzean. Txikia da, baina hor da.

Egilea:Thierry Legault

Egilea:Thierry Legault

Espaziotik heldu dira beste argazki ikaragarri hauek. Hinode teleskopioaren irudiak erabiliz  Joten Takenori Okamotok eginikoa hau da. Gutxi falta zitzaion Artizarrari Eguzki aurrean guztiz sartzeko. Atzealdean dagoen protuberantziak xarma berezia ematen dio irudiari. Bitxia, baita, nola ikusten den Artizarraren atmosfera fina argazkian.

Kredituak: Joten Takenori Okamoto (Hinode equipo SOT), NAOJ / JAXA)

Iturriak:
June 6 2012: the transit of Venus…and the Hubble space telescope!
Hinodes iconic transit image

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



junio 2012
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930