Artizarraren azken igarotzea | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Artizarraren azken igarotzea

Tránsito de Venus. 5-6 de junio de 2012. Fuente: NASA.

Ez da besterik izango. Ez guretzat. Artizarraren igarotzea fenomeno bitxia da, 8 urteko aldearekin bi aldiz ematen den, horren ostean 100 urtetan besterik ez egoteko. 2004ko ekainaren 8an izan zen bat hau dator orain, 2012ko ekainaren 5-6an eta hurrengoa 2117ko abenduaren 11an. Ez gara gu hemen izango 105 urte barru.

Zergatik da hain fenomeno arraroa Artizarraren igarotzea? Lurra eta Artizarraren orbitak ez daudelako planu berean. Ikusi ahal izateko, Lurra, Artizarra eta Eguzkia nodo deituriko puntuetan etorri behar dira bat.Hiru hauek gurutzatzen direnean ohikoa Artizarra Eguzkiaren goitik edo azpitik egotea de. Irudia ikusiz ulertuko duzue.

Zer ikusiko dugu guk Euskal Herritik? Ba eguraldia lagun badugu ekainaren 6an Eguzkia Artizarra bere aurrean dugula aterako da. Hemen egoera, gure inguruetan. Eskerran, ilunago dagoen tokietan (Galizia eta), ez dute ezer ikusiko. Eguzkia atera orduko, igarotzea amaituta egongo da. Euskal Herrian, Eguzkia ateratzen denean Artizarra ateratzen astekotan izango da. hau izango da prosezua, Bergaratik:

2012ko ekainaen 6ko Artizarraren igarotzea, peninsulatik. Iturria: http://transitofvenus.nl

Amerikan, berriz, igarotzearen hasiera ikusiko dute. Ekainaren 5ean, eguzki sarreran hasiko da igarotzea. Hegoamerika gehienetik ez dute ezer ikusiko. Iparamerika eta, eguzkia Artizarra aurrean dagoela ikusiko da. Argazki ederrak jasoko ditugu, ziur.

2012ko ekainaen 5eko Artizarraren igarotzea, Amerikatik. Iturria: http://transitofvenus.nl

Norberaren ordutegia hemen begiratu ahal zuzue: Local transit times.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



junio 2012
MTWTFSS
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930