Aurreko astean izan zen Europa Leagueko finala. Hurrengo eguneko egunkarietan, portadako arkazkietan Radamel Falcaoren kamisetak harritu ninduen. Erabakiorra izan zen finalean, bi gol sartuz. Zera zoien bere kamisetak:
Believe. And you’ll see the glory of God
(Cree. Y verás la gloria de Dios)
Egutegira begiratzen diot. Ba bai, gezurra badirudi ere, 2012an gaude. Eta badago jendea, oraindik gauza horietan sinesten duena. Zeri egiten dio errreferentzia lema horrek? Jainkoak lagundu al zion, akaso, golak sartu eta finala irabazten? Ez dute nahiko sinesten Athleticekoek eta Jainkoak heren kontra egiten du? Idea ona izango zen, beraz, dirua harrobian edo fitxajetan gastatu beharrean, elisak egiten gastatzea?
Kristau ebangelikoa da Falcao. River Plateko jokalari zenean, belauneko lesio larria izan zuen eta luze jo zuen errekuperazioak. Proseu horrentan egoela gerturatu zen kristau horietara Falcao eta Jesúsek lagundu omen zion. Zer esan nahi du horrek? Lesiotik ondo atereratzeko hobe dela mediku eta fisioterapeuta onak bilatu beharrean Jainkoaren eskutan uztea dena?
Ezin ditut gauza hauek ulertu. Futbola bezalako lehia batean Jainkoak baten alde egiten badu, bestearen kontra egiten duela esan nahi du. Futbolean non, normalean, azkeneko klasifikazioa eta duzun presupuestoa nahiko arekatuta ibiltzen diren. Joku horretan sartzen al da Jainkoa?
Hori bai Athletico de Madril, gero Neptunora joaten da kopa lortu duel ozpatzera. Neptunorengana, jainko paganoa. Ez zituen ba Jainkoak horrelako gauzak oso ondo ikusten. Bestaldean Athletic, Begoñako amarengana joaten dena tituluak eskaintzera. Guztz absurdua.
Gehiegi baloratzen ditugu kirolariak. Idoloak dira. Baina ez ahaztu, inoiz, kiroletan onak diren pertsona arruntak besterik ez direla.