Comas i Solà-ren Villa Urania etxea, behera botatzeko arriskuan | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Comas i Solà-ren Villa Urania etxea, behera botatzeko arriskuan

Villa Urania. Iturria: Wikipedia. Egilea: Diego Rodriguez

Agian futbolaria edo sukaldaria balitz ezagunagoa izango zen. Baina Josep Comas i Solà (1868-1937) astronomo kataluindar handi bat besterik ez zen izan, XIXetay XX. mendeen artean bizi izan zena. hauek bere biografiako datu aipagarri batzuk:

Percival Lowelli aurka egin zion, honek Marten kanal sare bat zegoela esan zuenean

– Argazkilaritza eguzki eklipseen ikerketan aplikatu zuen

Merkurioren diametroa kalkulatu zuen 1907 eta 1909ko igarotzeak ikusiz

– Titanek (Saturnoren ilargirik handiena) atmosfera duela aurkitu zuen

11 asteroide aurkitu zituen, Barcelona izenekoa horietako bat

– Schain-Comas Solá (C/1925 F) kometa aurkitu zuen

Observatorio Fabraren lehenengo zuzendaria izan zen

– Lan handia egin zuen astronomiaren dibulgazioan, La Vanguardia 600 artikulu baino gehiago argitaratuz .

Hil zenean,1937. urtean, Villa Uraniabere etxea, inguruko lurrak eta bere astronomia aparatuak Bartzelonako hiriari utzi zizkion. Jende mordoa joan zen bere hiletara Lluís Companys Kataluinako Generalitateko presidentea buru zelarik. Bere izena ipini zioten Ilargiko krater bati. Urte batzuk geroago, hori kendu baina beste bat eman zioten Marten.

Garbi dagoVilla Urania Bartzeelonako hiriari uztea ez zela ideia ona izan fue un error. Gaur, maiatzaren 7an zegoen aurreikutita bere demolizioa. 1957, bere emaztea hil zenean pasa zen Bartzelonako hiriko eskuetara etxea. Baldinta bat ipini zuen Josepek zezio honetarako:  behatoki bat edo kulturarekin lotutako beste edozer gauzarako izan behar zen etxea. Bartzelonako hiriak ez zuen Comas i Solà-ren nahia bete eta abandonatuta egon da tokia urte askotan. Etxean sartu zirenak bertako instrumentuak apurtu zituzten. Eta, geroago, glditzen zena lapurtu, rastoan saltzeko, agian. Bere teleskopioa ezik, beste guztia galdu da. Urte batzuk geroago, haurtzaindegi bat jarri zen  bertan.

Aurreko astean, senideek ezer jakin gabe, kartel bat agertu zen bertan, etxea gaur botako zela iragarriz. Inork ez daki zer eraikiko den bertan, udlak ez duelako ezer garbirik esan.

Oso tristea guztia. baina, zorionez, horren harira etorri diren mobilizazioak direla eta, udalak etxea momentuz ez dela behera botako iragarri du. Notizia ona

Hemen Agrupación Astronómica de Sabadellek pasatako oharra:

“Esta mañana el concejal del distrito, Joan Puigdollers, se ha personado a Villa Urania y ha comunicado que no se derribará y que se confeccionará un plan de viabilidad que será sometido a consulta. Si es así, será la enésima vez que se salva de la picota in extremis.”

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



mayo 2012
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031