Oso konplexua da Saturnoko eraztunen sistema, Cassini zundak planeta hori aztertzen daramatzan 8 urtetan ondo erakitsi duen bezala. Eta eraztunen artean, bereziki konplexua da F diturikoa. Voyager zunden irudietan ere garbi ikusten zen eraztun hri berezia zela, uhinak bai zituen eta. Zergatik da hain bitxia F eraztuna? Hiru ilargi dituelako barnealdean (Prometeo, S/2004 S4 eta S/2004 S6) eta bi kanpoaldean (Pandora eta S/2004 S3) .
Argitaratu berri diren irudi batzuetan F eraztuna uste baino konplexuagoa dela nabaritzen da. Estele bitxi batzuk sortzen dira bertan, noizean behin. 2009an aurkitu ziren lehenengo aldiz estela hauek eta, artxiboko irudiak aztertu ondoren, horrelako 500 inguru agertu dira .
Bideoan dituzue egitura bitxi hauek.