Puntu itsua: azalpena | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Puntu itsua: azalpena

Puntu itsuaren berri ez zenutenontzat, harrigarria izango zen atzoko esperientzia.  Irudia 180º biratuz gero, gauz bera gertatuko zitzigun beste begian. Zergatik?

Eboluzioaren “akats” bat erakusten dugu atzoko esperientziak. Jainko batek eginadokak bagina, argudiatzen dute batzuk, ez zuen gure begia hobeto egingo?

Argazki kamera baten antzekoa da gure begia. Betseina (pupila) (diafragma kameratan) deituriko zulo batetik argia sartu eta  kristalinoak (objektiboa kameran) irudia erretinan enfokatzen du (pelikula argazki kamera zaharretan, sentsore elektronikoak, gaur egungotan).

Erretinan daude argia jasotzeko begiak dauzkan fotorezeptoreak: makilak eta konoak. Erretina osoan, nerbio optikoan ezik. Nerbio honek eramaten du jasotako informazioa burmuinera.

Nerbio optikoan dugu arazoa. Nerbio hau, begiaren atzealdetik abiatu beharrean, erretinatik egiten du. Eta ez dugu hor argia jasotzeko ezer. Hori dela eta, irudiren bat hor sortzen bada, ez dugu ikusiko. Konprobatu genuen hori atzo. Albo batera dago puntu itsua,  Astrocantabriatik hartutako irudi honek erakusten duen bezala.

Beste animali batzuren begiek gure begiaren “diseñoa” ez dela zuzena erakusten digute. Hemen duzue gure begia eta olagarro batena. Olagarroen begietan, nerbio optikoa begiaren atzealdetik abiatzen da eta ez dute, beraz, puntu itsurik.

Gizakion begia eskerrean. Olagarroen begia, eskuinean. Iturria: wikipedia

Zergatik ez dugu puntu itsua nabaritzen? Alde batetik, bi begikin ikusten dugulako eta begien puntu itsuak ez datoz bat. Eta, bestalde, gure burmiunak ikusten ez dugu zatia “bete” egiten duelako. Konprobatu duzun bezala, zuri ikusi duzu puntu beltza, hau ikusten ez dugun puntuan dagoenean, burmuinak hori inguruko kolore berdinarekin “osatu” duelako. Fondoa berdea bada, adibidez, berdea ikusiko genuen.

Zerbait benetan bitxia ikustea nahi baduzue, jarri altuera bereko bi pertsona pareta baten aurrean. Jarri zaitez, adibidez, eskerreko lagunaren aurrean, itxi eskerreko begia eta joan atzerantz. Ikusiko duzu nola, puntu batean, eskuineko lagunaren bururik ez duzun ikusten. Egin aproba, merezi du eta!!

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



abril 2012
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30