Satelite geoegonkorrak, timelapsen | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Satelite geoegonkorrak, timelapsen

Benetan bitxia Michael Kunze Suizako Alpetan eginiko timelapsea. Lurraren errotazioa dela eta mugitzen diren izarren artean 5 argi (gutxienez) geldirik: satelite geoegonkorrak dira.  Pantaila osora errazago ikusiko dituzue, ondoko irudian marra laranja jarri dugun ingurune horretan.

Satelite geoegonkorrrak orbita geoegonkorrean daudenak dira, 36 000 kmko altueran, eta Lurreko puntu fijo baten gainean mantentzen dira, hau da, Lurrarekin batera biratzen dute. Ezagunenak eguraldi iragarpenerako erabiltzen direnak dira.

Horrelako sateliteak, nahi eta nahi ez, ekuadorraren gainean egon behar dute. Timelapsean zeruko ekuadorreko marraren azpitik ikusten ditugu, paralaxia dela eta. Hegohemisferiora joango bagina,  geoegonkorrak marra horren gainetik ikusiko genituzke.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



abril 2012
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30