Alex Rivest-ek, ISStik Don Pettit-ek (@astro_Pettit) jasotako irudiekin, timelapse eder hau egin du.
2012ko apirilaren 12an 51 urte bete dira Gagarinek espaziora eginiko lehenengo hegalalditik. Timelapse hau da omenaldirik ederrena, bera izan bait zen lehena bista zoragarri hauekin ikusteko aukera izan zuena. Omenaldia da, baina, errusiarrak espazioko lehian eginiko lanari, Sergei Korolev buru zelarik. Hor dago, lehenengo planoan, bere laneri esker eginiko Soyuz-a, gaur egun astronautek ISSra joateko duten bide bakarra.