Agrupación Astronómica de Sabadelltik abisua pasatzen digute posible izango dela Euskal Herritik, agian, nola Quaoarrek 11. magnitudeko izar bat okultatzen duen. Apililaren 16tik 17rako gauean izango da.
100 segundoko iraupena izango du okultazioakr 2:12 UT-tan, ordu ofizialean. Ordua jakitea erraza ez denez, 15 minutu lehenago eta 15 minutu ondoren begira egotea komeni da.
Serpens jkonstelazioan dago izarra Sagitarioren gainean. Hemen duzue gertuen dagoen izarrik distiratsuena Stellariumeko irudi honetan aukeratuta.
Eta hemen izar konkretua bilatzeko mapak. Steve’s Asteroid Occultation Pagetik hartu ditugu.
Ikusiko dugu zer gertatzen den, azken albisteen arabera baliteke azkenean ezer ez ikustea. Hemen duzue aurkitu dugun beste aurreikuspen bat. Honen arabera, Afrikatik ikusiko zen.