Batabestetik urruti daude Jupiter eta Artizarra. Aukera paregabea izan dugu planeten mugimendua nabaritzeko. Baina ez da, oraindik, espektakulua amaitu. Pleiadeen ondoan ibiliko da, datozen egunetan, Artizarra. Bihar, asteartea, izango dira gertuen.
Oraingoz, hemen duzue Jimmy Westlakek larunbatean ateratako argazkia.
AstroBobetik hartu dugun irudi honetan ikusiko duzue zer gertatuko den datozen egunetan. Eta azkeneko irudian, non dagoen Artizarra ilunabarrean.