C/2011 L4 (Pan-starrs), kometa distiratsua 2013rako? | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

C/2011 L4 (Pan-starrs), kometa distiratsua 2013rako?

Hyakutake kometa, 1996an

Ez dugu gustoko espektatiba gehiegi sortzea eta, hori dela eta, ez dugu orainarte ezer aipatu. Ez dago garbi zer gertatuko den eta nola joango den baina badirudi 2013ko lehenengo hilabetetan kometa distiratsu bat izango dugula gurekin: Pan-starrs, C/2011 L4.

Haleakala-ko mendiaren gailurrean (Maui , Hawai) dagoen 60″ko (1.8 m) Pan-Starrs 1 teleskopioak aurkitu zuen kometa hau 2011ko ekainaren 6an. Pan-STARRS proiektua (Panoramic Survey Telescope and Rapid Response System) teleskopio multzo bat da NEOak (Near Earth Objects), hau da, Lurrarentzat arriskutsuak izan daitezkeen objektuak aurkitzea helburu duena. Argazkiak ateratzen dizkio zeruari eta irudi horiek aurreko irudiekin konparatzen ditu. Horrela NEOez gain, kometa berriak, izar aldakorrak eta bestelako asteroide arruntak aurkitzen ditu.

C/2011 L4, Pan-starrs. Ramón Naves, MontCabrer MPC 213 obserbatoriotik, 2012ko otsailaren 12an.

Zer eskeiniko digu kometa honek? Ezin garbi esan. Hasiera batean kometa honek magnitude negatiboetara helduko zela zioten, baina momentu honetan aurreikuspenek 1 magnitudea aipatzen dute, maximoan. Perihelioa ere aldatzen joan da. Apirilerako aurreikusten zen, baina martxoa hasiera aipatzen da orain, data bezala. Hobe guretzat, baldintza hobeagotan ikusi ahalko dugulako. Baina tira, joango dira gauzak zehazten.

Momentu honetan  15 magnitudean dugu kometa, 17an egon behar zenean. Baina horrelako objektu berrien distirak geldiune bat izaten dute 1,5 UAra daudenean. Hemen bi helbide gora beherak jarraitzen joateko:

– Seiichi Yoshida.

Foro: C/2011 L4 (PANSTARRS) Un cometa potencialmente brillante.

Pan-starrs C/2011 L4 kometa, aurreikusten den magnitudea. Iturria: Seiichi Yoshida

Pan-starrs C/2011 L4 kometa, aurreikusten den ibilbidea. Iturria: Seiichi Yoshida

Pan-starrs C/2011 L4 kometa, aurreikusten den ibilbidea. Iturria: Seiichi Yoshida

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2012
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031