>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Planeten gauak

Venus, Júpiter, Marte y Saturno, el sábado 10 de marzo de 2012. Autor: Fernando Mejido

Hor gaude danok ilunabarreko Artizarra eta Jupiterren arteko konjuntzio ederrari ari begira. Baina ezin ahaztu hor daudela, ia udaberrikoak diren gau hauetan dauzkagun beste objektu interesgarru. Hitzegin genuen hemen Garradd kometaz. Baita, Marte, planeta gorriataz. Saturno ikusgarriaren txanda da gaur.

Gero eta gertuago dago oposiziotik Saturno eta gero eta lehenago ateratzen da. Ez dago oraindik baldintza komodotan, nahiko berandu dagoelako altuera onean, baina tira. Horrela dago Euskal Herritik begiratuta gaueko 11tan.

Aurkitzeko erraza, ekialdera begiratuta. Eta ondoan dauzka, lagungarri, Virgoko Spica, eta Idizaineko (Bootes) Arturo izarra. Erraz desberdituko dituzu, Spica eta Arturoren argiak ez bezala, ez duelako dar-dar egiten.

Fernando Mejidoren argazki berezial amaitzeko. Sarrerako argazkiak bereak dira, guztiak. Bitxikeria hau da: gau berean atera dituela lau planeten argazkiak. Meritua du.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2012
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031