Wifi eskolatan? | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Wifi eskolatan?

Artikulu hau Debagoienan argiratzen den Goiena paperan argitaratutakoa da

Paradoxikoak gara gizakiok. Ez dugu inongo beldurrik ez dakit zer energia arraro igortzen duen power balance bezalako lelokeria bat eskumuturrean jantzita eramateko. Ez dira ba arriskutsuak uhinak? Ilea hasten duelakoan saltzen duten zaldientzako xanpu bat kaleratzen bada ere, hor goaz, buru-belarri, probatzera, xanpu horrek zer duen jakin gabe. Uhin elektromagnetikoez, berriz, beldur gara. Zergatik?

Badira arriskutsuak diren uhin elektromagnetikoak: ionizanteak. X izpiek eta argi ultramoreak frekuentzia altua dute eta, beraz, energia handikoak dira. DNAn kalteak sortzeko gai dira. Kontuz horiekin. Baina besteak ez. Artikulu hau argi naturalaren edo artifizialaren azpian irakurtzen egongo zara. Beldurrik ez? Ba jakin ezazu argi hori dela eta jasotzen duzun energia, inguruko wi-fi eta mugikor guztiena baino gehiago dela. Argi ikuskorra uhin elektromagnetiko bat besterik ez da. Wi-fi eta mugikorretan erabiltzen diren mikrouhinek baino frekuentzia altuagoa duena. Energetikoagoa, beraz. Baina ez arriskutsua, jakina den bezala. Nola izango dira ba orduan kaltegarriak energia gutxiago duten uhin batzuk?*

Mikrouhinak erabiltzen dira wi-fi eta telefonian. Mikrouhin labean bezala. Mikrouhinek, uhin elektromagnetiko guztiak bezala, ur molekulak bibrarazten dituzte ingurua berotuz. Baina potentzia izugarria erabiliz, antenetatik jasotzen duzuna baino milioika aldiz gehiago. Ez da ideia ona Anoetako estadioko foku batera igo eta eskua zentimetro batera ipintzea. Erre egingo zara, mikrouhin labearekin bezala. Baina erre besterik ez.

Paranoiko samarrak gara eta eskoletatik wi-fia kentzeko eskatzen dute askok. Legeak markatzen duen potentzian, ez dago inongo arriskurik. Energia gehiago igortzen dute geletako fluoreszenteek. Zergatik ez kendu horiek?

* Hemen azpian duzun eskeman fijatzen bazara, mikrouhinak infragorria eta irrati uhinen artean daude. Inork ez du protestatzen infragorria dela eta. Inork ez du protestatzen irrati uhinak direla eta (azpaldi hasi ziren irrati emisioak, jakina den bezala, eta ez da arazorik aurkitu). Zergatik eta nola egingo digute zerbait mikrouhinek eta ez besteak? Horrez gain, ez dago inongo ikerketa seriorik horren alde egiten duenik.

Temas

eskola, wifi

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2012
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031