Eta Bilbo benetan Unibertsoko zentroa balitz? | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Eta Bilbo benetan Unibertsoko zentroa balitz?

Tira, utz dezagun Eguzki Sistemako zentroan. Gaurkoan Eguzki Sistema zein handia den erakutsiko dugu eta zein tamaiña duten bertako gorputzek.

Bilbon eginez gero, non jarri Eguzkia? San mamesen, noski. Kanpo erdiko zirkuluaren dimentsiokoa egingo dugu, 18 metro inguru. Ikus dezagun eskala horretan non jarri beharko genituen planetak eta zein tamaina izango zuten.

Merkurio

San Mamesetik 750 metrotara  jarri beharko genuen Merkurio, golfeko pelota bat baino apurtxo bat handiagoa, 6 cmko diametroarekin. Arte ederretako museotik pasako zen orbita. Imaginatu nola ikusiko zen teniseko pelota bat  como se vería una pelota de tenis a 750 mra! Norbait bere mugimenduak egiten jarriko bagenu, 88 egun beharko zituen lehenengo orbita osatzeko.

Merkurioren orbita

Artizarra (Venus)

Hurrengo planeta, Artizarra,  kilometro eta erdira y joango zen eta bere eskubaloiko baloi bat izango zen, 16 cm inguruko diametroarekin. Sarrikotik pasako zen orbita. Eta norbait bere orbita egiten jarriko bagenu 225 egun beharko zituen lehenengo orbita osatzeko.

Artizarraren orbita

Lurra

Gure Lur maitea 2 kilometro yingurura joango zitzaigun eta tamaina eskubaloiko beste baloi bat. 16,5 cm. Izango zituen, Artizarra baino apur bat handiagoa. Bilboko erreferentzian, Parte zaharretik pasako zen. Eta bere orbitan, jakina den bezala 365 egun egingo zituen.

Lurraren orbita

Marte

Marte, laugarren planeta, 3 kilometro y ingurura jarri beharko genuen teniseko pelota baten tamainarekin:8,7 cm. Bilboko erreferentzian, Begoñatik pasako zen. Nahiko txiki ikusiko zen San Mamesetik teniseko pelota hori, ez da? 2 urtez ibili beharko zen orbitan norbait lan horretan jarriko bagenu.

Marteren orbita

Jupiter

Salto handi bat eman behar dugu hurrengo planetaraino. Jupiter,  10 kilometrotara ipini behar da. Bere tamaina, una bola grandota d1,84 metro diametroko bola erraldoiapersona handi baten tamainakoa. Bilboko erreferentzian, Algortaraino joango zen. Norbait Jupiterren orbita osatzera jarriko bagenu  12 urte inguru beharko zituen.

Interesgarria da, une honetan, gelditu eta atzera begirada bat botatzea. Hor ibili gara, han eta hemen bolak ipintzen. Baina kontutan izan behar dugu gauza bat: espazio guzti hau, 10 kmko erradioa duena une honetan, utzik dagoela. Ez dago ezer, jarri dutugun pertsonak eta beraien bolez gain.

Órbita de Júpiter

Saturno

Beste salto handi bat, planeten arteko distantzian geroz eta handiagoak bai dira.Eguzkia San Mames erdian jarritako 18 m diametroko bola balitz, Saturno d18,5 kmtara jarri beharko genuke. Handi xamarrae 1,55 metrotako diametrokoa,  persona txiki baten tamainakoa. Bilboko erreferentzian, Saturnoren orbita Gorliz eta Amorebietatik pasatu beharko zen. Lan luzea izango zuen Saturnoren orbita egitera norbait bidaliko bagenu: 30 urte beharko zituen.

Saturnoren orbita

Urano

Urano 37 kilómetrotara jarri beharko genuke eskala honetan. 66 centimetro  diamétroko bola izango zen, gimnasia egiteko erabiltzen diren bola handi horietako bat. Laredo edo Eibarretik pasako zen Urano. Urruti xamar gelditzen zaigu San Mames. 85 urte behar ditu Uranok orbita bat egiteko.

Uranoren orbita

Neptuno

58 kilometroko erradioko orbita deskribatuko zuen Neptunok gure eskala honetan. Planetaren tamaina, Uranoren oso antzekoa: 64 centimetro diametroko bola, gimnasia egiteko erabiltzen diren bola handi horietako bat. Zarautz edo Miranda de Ebrotik pasako zen bere orbita. Eta norbait orbita hau egiten ipiniko bagenu, ezin izango zuen bete, 165 urte tbehar direlako. Hil egingo zen bidean.

Neptunoren orbita

Quaoar eta Plutón

Ez dago planeta gehiago gure sisteman baina, nondik ibiliko ziren lehenengo objektu transneptunianoak? Quaoar eta Plutón ekin ikusiko dugu. 76 kilometrotara ipini behar ditugu eta oso txikiak izango ziren 3 centimetrotako bolak, kanikas handi batzuk besterik ez. Santander eta Donostiatik pasako ziren orbitak. Ez da idea ona inor orbita hauek egitera bidaltzea.  248 urte behar du Plutonek orbita bat egiteko.

Quaoar eta Plutonen orbitak

Horrelako zerbait zuen herriko eskalan egitea nahi duzuela? Ba hemen duzue bidea. Orri hau erabili dugu geuk: A Scale Model of our Solar System

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



marzo 2012
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031