Aukera polita izango dugu gaur ISS espazioko estazioa eta Tiangong, Txinak orbitan eraikitzen dabilen estazioa ikusteko. Bergarako aurreikuspenak dira, baina antzekoa izango da Euskal Herri osorako. Urrutiago bazaude, begiratu Heavens aboven nola izango da hortik. Hemen instrukzioak: Observa la ISS. Es sencillísimo
ISS Artizarraren azpitik igaroko da. nahiko distiratsu, -2ko magnitudean. 19:37tik aurrera hasiko da ikuste. Intermitenterik gabeko abioi baten antzera mugituko da. Jupiter baino distiratsuagoa, baina Artizarra baino gutxiago.
Eta apurtxo bat beranduago, Tiangong, 19:44 aldera. Goragotik eta distira baxuagoan, -0.2. ADI, Euskal Herriko leku batzuetatik ilargi aurretik pasako da eta!!: