>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Fisika, musika eta uhin geldikorrak

Sarrera honen ideia The Kid Should See This-en bideo hau ikusita etorri zitzaigun:

Askok jakingo duzue kristalezko kopak “soinua” ateratzen dutela behatz puntekin frotatzen baditugu, bideoan egiten duten modura. Harriduraz aurkitu dugu ba dela zein honetara profesionalki dedikatzen den. Poloniako Glass Duoren kasua da. Jarraian datorren bideo honetan bezala, kamera musikako festibaletan ere parte hartzen dute.

Eta bada, nola ez, kaleko espektalukua egiten duena.

Musika egiteko metodo arraroa iruditzen bazaigu ere, honen atzean dauden zientzia printzipioak edozein musika tresnan aurkitzen ditugun berdinak dira. Zein da lotura? Era erraz batean azaltzen saiatuko gara.

Har dezagun soka bat. Punta batetik lotu (edo beste norbaitek heltzen badu) eta beste hertzetik astintzen baduzu, ez da nekeza izaten uhin geldikor deiturikoa lortzea. hemen duzue, bideoan.

Hemen gauza bera, baina teknologiaren laguntzaz:

Apur bat pentsatuz, sokan ez dela edozein uhin “sartzen” nabarituko dugu. Sokaren luzera uhin geldikorraren uhin luzera erdiaren multiploa izan behar du.hau da, sokaren hertzek uhin erdien amaierarekin bat etorri behar dute. Irudian ikusiko duzue hobeto:

Oszilatzen duen objektuan (soka, kopa edo dena delakoa) “sartzen” diren uhinen frekuentziei, erresonantzia frekuentzia propio deritze.

Zergatik kopa horien soinua? Gure behatz puntekin uhin geldikorrak sortzen ditugulako kopan. Eta, kasu honetan, sortutako uhinen frekuentzia giza belarriak entzuten dituen frekuentzien artean dagoenez (20 Hz-20.000Hz), uhina entzuten dugu. Eta basuen diametroak desberdink direnez, soinuan era desberdinak dira. Hor dugu musika tresna, erabiltzeko prest. Basoa sendoa bada, sortuko dira han ere uhin geldikorrak. baina malgutasun gutxiago duenez, uhinen frekuentzia txikiagoa izango da eta ez dugu entzungo.  20 Hz baino gutxiagora oszilatuko du.

Zer gertatzen da basoan likido bat badugu? Frekuentzia aldatuko duela. Eta, horrez gain, uhina “ikusten” lagunduko digula. Bideo honetan duzue hori.

Hemen ere:

Musika tresna guztiak oinarritzen dira, era batera edo bestera, uhin geldikorren fenomenoan. Bibolina, kitarra edo beste edozein soka tresna jotzen dugunean, uhin geldikorrak sortzen ditugu soka, musika eginez. Aize instrumentuetan, berriz, putz egiterakoan uhin geldikorrak sortzen ditugu tuboan. Eta entzuten ditugun soinuak sortzen dira.

Berez, konplexuagoak dira fenomeno hauek. Ez da, berez, uhin geldikor bakarra sortzen, uhin geldikor sorta baizik. baina tira, idea bat egiteko balio du sinplifakizoak.

Ezin sarrerari amaiera eman uhin geldikorren kontu honetan oso famatua den gertaera bat: Tacomako zubiko kasua. 1940an etorri zen behera zubi hau, eraiki eta berehala. Fenomeno konplexuagoa da eta ez zen behera etorri uhin geldikorrak direla eta, tortsio izeneko antzeko beste fenomeno bategatik baizik. Baina tira, egia da uhin geldikorrak sortu zirela bertan. Bideoaren hasieran ikusi ditzakegu. Harrigarria.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2012
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031