Objektu bitxia hegoamerikako zerutan | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Objektu bitxia hegoamerikako zerutan

Orain dela pare bat aste, objektu bitxi bat ikusi zuten Hegoamerikako zenbait lekutatik, Argentina, Chile, Costa Rica eta México, besteak beste. Luze jo zuen objektuaren behaketak eta zenbait astonomia zale heuren artean abixua pasatzeko denbora eman zuen. Urtarrilaren 12ko gaueko lehen ordutan izan zen.

Horrela deskribatu zuen ikusi zuena Rodolfo Ferraiuolok, blog honetan sarri agertzen dena:

“A simple vista se observaba brillante y difuso (de mag. 2 a 2,5) y, se percibía cierto pequeño núcleo más brillante, casi estelar. Parecía dividido en dos partes y tenía aspecto cometario la zona más destacada; todo el conjunto tendría unos 3º en diámetro. El área más brillante (zona más destacada) se extendía hacia el sur y sudoeste y, la otra parte hacia el oeste prácticamente. Se hallaba en la constelación de Cetus (a casi 30º al sur de Júpiter) y lentamente se desplazaba hacia Eridanus, hacia el este-noreste (aprox. 10º en 8 minutos).”

40 minutuz, gutxienez, ikusi zuten objektua. Gero eta distira gutxiagorekin, hori bai. Prismatikoak behar ziren azkeneko momentutan ikusi ahal izateko.

Comunidad Astronómica Aficionada Chilenakoek bere facebookeko perfilean objektuaren zenbait irudi argitaratu dituzte.

Egilea: Miguel Carvajal

Egilea: Daniel Munizaga

Kasulitatez, Farid Char Atacaman zegoen une horretan VLTko teleskopioen ondoan timelapse bat egiten. Eta objektua bere timelapsean jaso zuen. 0:14 eta 0:18 segunduen artean agertzen da.

Askok usteko zuten OVNI bat zela. Horrela zen baina, astronomoek, ez zuten teoria arrarorik eraiki fenomenoaren inguruan. Abiadura ikusita, garbi zegoen ez zela orbitan aurkitzen zen objektu bat, azkarrago mugitzen bai dira horiek. Atmosfera barruan egon behar zuen. Baina, zer zen?

Egun gutxitara heldu zen azalpena. Ikusi zutena,  Fengyun-2F txinatarren satelite metereologikoaren jaurtiketarekin lotura izango zuen. Bat datoz jaurtiketa unea eta noiz ikusi zuten heren buru gainetik pasatzen. Jaurkiketa kohetearen fase bat izango zen, ziurrenez. Kometa itxura, jaurtitako gasengatik zen.

Adibide bikaina horrelakoetan nola pentsatu behar den erakusten zuena. Ez gara hasi behar hipotesi “exotikoak” muntatzen. Guk ez ezagutu arren, azalpen logikoa du ikusten ari garena. Ezinezkoa izango da kasu guztian zer zen jakitea. Baina ziur azalpen logikoa duela.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2012
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031