Urtarrilaren 3an abiatu zen Mario Picazo ezagunak aurkezten duen serie berri bat. Climas extremos izenburuarekin, munduko toki desberdinetara eramaten gaitu Mariok, klima berezia dutenak, guztiak.
Siberiako Oymyakon herrian zen lehenengoa. Eguneko tenperatura altuena -30ºtakoa izatea, ohikoa da herri honetan. Hemen duzue kapitulu honetako laburpena:
Eta hemen duzue dokumental osoa, online: Climas extremos – Oymyakon, el pueblo más frío del mundo.
Gaur da laugarren kapitulua, Atacaman, munduk tokirik lehorrena. Bigarrena eta hirugarrena, lehenengoa baino “flojoagoak” izan ziren. Ea zer moduz laugarren hau.
Nola ikusi seriea? Oraingoz, asteartetan TVE 1en gaueko 12tan. Edo, online dauzkazue orainarteko kapitulu guztiak. Dena den, ez dugu inoiz ulertuko zergatik emititzen den horrelako programa interesgarri bat ordu horretan.