Fenomeno bitxia Jupiterren, larunbatean | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Fenomeno bitxia Jupiterren, larunbatean

Egilea: Paco Bellido, Stellariumekin

Paco Bellido lagunak El beso en la Luna bere blogean kontatzen duen bezala,  bihar (larunbata) teleskopiotik fenomeno bitxi bat ikusteko aukera izango dugu: Jupiterreko hiru sateliteen “desagertena”, Europa, Ío eta Ganímedes.

Euskal Herria23:15ak izango dira. Une horretan, Europa  Jupiterren diskoaren aurretik igarotzen hasiko da, eta teleskopioaren bistatik desagertuko da. Igarotze hauek ondo jarraitu ahal dira teleskopio handiekin, baina ez txikiekin.

23:21ean, Io izango da desagertzen dena, Jupiterren atzealdera sartuko bai da.

23:25ean, azkenik Ganimedes sartuko da Jupiter atzealdera.

Erraza da  Jupiter ikustea, Artizarra piska bat lehenago gorde ondoren, zeruko objeturik distiratsuena delako une horretan. Mendebaldera begiratzen baduzue, han izango duzue.

Jupiter, 2012ko urtarrilaren 21ean

Dena den, momenturik bitxiena piska bat lehenago gertatuko da. 22:30 aldera, horrela aurkituko dugu Jupiter et bere sateliteak. Zoritxarrez, eguraldi txarra dago iragarrita. Ea lainoek “tregua” bat eskaintzen duten fenomenoa ikusi ahal izateko.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2012
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031