Artizarra eta Neptuno, argazki berean | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Artizarra eta Neptuno, argazki berean

Aurreko ostiralean abisatu genuen bezala Neptuno ikusteko aukera paregabea genuen astebukaeran, Artizarraren ondoan zegoelako. Azkar mugitzen da Artizarra eta urruti dago Neptunotik orain (6 gradutik gora).

Konjuntzioaren irudiekin gatoz gaurkoan.

Argentinatik heltzen zaigu aurrena eta Enzo De Bernardini da bere egilea. Urtarrilaren 13koa da argazkia, 0:10 UTtan ateratakoa. Canon EOS 300D kamera eta 80 mm F/5 teleskopio refraktorearen bidez ateratakoa.  8 x 10 segundoko esposizioa ISO-100. Enzok aipatzen dituen beste datu batzuk: Artizarra (magnitudea-4.0) eta Neptuno (magnitudea +8.0). Bien arteko banaketa: 1.2°.

Artizarra-Neptuno konjuntzioa , 2012-01-13. Egilea: Enzo De Bernardini

Agrupación Astronómica de la Región de Murciako Pedro Andanuche Ayalak, ElUniversoParaQueLoDescubrasen argitaratu du beste irudi bat, urtarrilaren 4koa kasu horretan, 18:46 UTtan. Canon 50D kamera eta 18-200 mm objektiboa  f200ra. 8 eta 12sko bi irudien batura ISO 1600ra. Orientazio derberdina dute bi argazkiek, hemisferio aldaketa dela eta. Baina antzematen da Artizarraren mugimendu azkarra.

Artizarra-Neptuno konjuntzioa , 2012-01-14. Egilea: Pedro Andanuche

Hemen duzue ebakita eta biratuta, Artizarraren Neptuno eta iota Aquariiekiko desplazamendua nabaritzeko.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2012
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031