Lovejoy kometa ISStik ikusita. Irudi guztiak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Lovejoy kometa ISStik ikusita. Irudi guztiak

Lovejoy kometa ISStik ikusita. Muntaketa.

Joan zen Lovejoy kometa.  Kalkuluen arabera, 2576rarte ez da itzuliko. Argazki edr mordoxkatxo bat utzi zizkigun, Hego hemisferiotik ateratakoak, gehienak. Baina ISStik ere ikusi zuten. Gabon egunaren inguruan. NASAk ISStik ateratako irudiekin muntaketa bat argitaratu du. Dan Burbanken irudiak dira abenduaren 21etik 26ra ateratakoak.

Hegoamerikatik Pazifikora doa lehen bideoa. Filipinasetik Australiara bigarrena. Infragorriko kamerarekin aterata dago hirugarrena, Indiko Ozeanotik eta Malasia artean. Madagascarren laugarrena. Eta bostgarren eta azkena, Australia eta Nueva Zelanda artean. Zoragarria

Deskargatzea nahi izanez gero, klikatu hemen eskuineko botoiarekin.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



enero 2012
MTWTFSS
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031