Ez da oso erraza izango baina, datorren gauak Neptuno ohi baino errazago bilatzeko aukera eskaintzen du. Prismatikoekin ere, bere 8. magnitudeak posible egiten duelako, oso zeru kutsatua ez badugu.
Izar arrunt baten itxura du Neptuno eta, hori dela eta, mapak erabili behar dira aurkitzeko. Gaur gauean Artizarra dagoenez bere ondoan, lana errazagoa izango da. Horrela ikusiko da Bergaratik (Guipuzcoa), gaur 19:00tan (18:00 UT). Beste edozein lekutatik ere, oso antzera.
Hegomendebaldean ilunabar hauetan ikusten den “izar” distiratsua, hori da Artizarra (Venus). Eta gradu batera (bi Ilargi bete, gutxi gora behera), da Neptuno. Hemen mapa bat, Astrobobetik hartutakoa.
Neptuno “parpadeatzen” ez duen izarra izango da. Ez da behaketa espektakularra izango, baina bai bitxia. Ez du jende askok ikusi gure sistemako azken planeta.
Iturria: Astrobob