Argitaratu zuen Francis (th)E mule Science’s Newsk abendu amaieran baina merezi du argitaratzea hemen ere.
BBC Four-en dokumental honetan: Cantor, Boltzmann, Gödel eta Turingen inguruan hitzegiten da. Aportazio izugarriak egin zituzten baina nahiko ezezagunak dira. Eta oso amaiera tristea izan zuten guztiek. Aintzindari izateak prezio hori zu sarri.
Cantor infinituen gaia sakontasunez aztertu zuen matematikan. Aintzindari izan zen horreta. Boltzmanek, berriz, probabilitatea sartu zuen atomoaren munduan. Eta ez dute, oraingoz, ateratzerik lortu, askoren gustokoa ez izan arren. Gödel izugarriak matematikaren eraikinaren oinak gogor astindu zituen, bere asmoa justu kontrakoa izan arren. Einsteinek bere azken urteetan zioen Princetoneko bere bulegora joaten jarraitzen zuela etxerako bidean Gödelekin pasiatzen etortzeko plazerragatik. Turing, azkenik, konputazioaren aita da. Appleko jandako sagar horrek, dagoeneko, Turingen amaiera tristeare erreferentzia bat da.
Pena da dokumentalean ez dutela apur bat gehiago sakontzen heren lanetaz. Baina, dena den, merezi du ikusteak. Beti bezala, telebistak ikustea nahi izanez gero, keepviden bitartez duzue deskargatzeko aukera.