interesgarria facebook bidez jaso genuen irudi hau: Martera bidalitako misio guztiak. Familia handia, ikusten den bezala.
Ez da Marte planeta erraza misoak bertaratzeko. Oso atmosfera arina du eta horrek ez du laguntzez. Infografian irakurri ahal duzuen bezala, asko dira helburua bete ez duten misioak.
Sarrera osatzeko, jari dugun irudian agertzen den azken misioaren berri: Curiosity. Astebukaeran abiatu zen planeta gorrirantz.
Espektakularra Curiosityk Marten jaisteko erabili behar duen sistema. Zientzia-fikziozkoa dirudi.
Interesgarriagoa da bigarren bideo hau. Oso ondo azaltzen du misioa, bertan doazen aparatuak, egin beharreko ikerketak,… Bideoa David Hector Cabezas Jimeno eta Natalia Ruiz Zelmanovitch-ena da. Lan bikaina.