Asteroide baten okultazio bitxia | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Asteroide baten okultazio bitxia

batek baino gehiagok gaur egungo astronomo aletuok ezin dugula zientziari aportaziorik egin pentsatuko duzue. baina ez da horrela. Astronomo profesionales ez dute denborarik beraien teleskopio erraldoiekin gauza guztiak jarraitzeko. Eta ezin bestekoa da astronomo zaletuen aportazioa, orain ez dela hainbeste konprobatu genuen bezala.

2010ean  Jupiterrek bere hegoko banda ekuatoriala “galdu” zuen. Fenomeno horren jarraipena astronomo zaletuen irudietan aoinarritu zen. Gauza bera gertatu zen,  Saturnoko ekaitza erraldoiarekin. Horrelako fenomenoak, sarri, astronomo zaletuen irudietan agertzen dira lehenengo aldiz, supernoba askoren kasutan bezala.

hemen duzue, gaur, astronomo zaletu batek egin ahal duen beste aportazio mota bat, astronomiaren beste arlo batean.

Irailaren 13an, Agrupación Astronómica Aragonesako bi taldekidek, Fernando Campos eta Oscar Canales, Alfaménetik (Zaragoza), (177) Irma asteroideak
TYC 1866-01091-1 izarra nola okultatzen zuen grabatzeko aukera izan zuten. hemen duzue okultazioaren bideoa. Irudian duzuen triangeluko beheko izarrean fijatu. Denbora errelean dago bideoa eta  fenomenoa zein laburra den erakusten du.

 

Bideoa ikusita, lehen bezala gelditzen gara, ez da? Ba jakin ezazue bideoaren analisi informatikotik izar hori bikoitza dela aurkitu dutela.  Eta ez hori bakarrik, Agrupación Astronómica de Sabadelleko okultazio taldearen buru den Carles Schnabel ek izarren arteko separazioa 0.0035″ dela eta posizio angelua 124º. Harrigarria.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



noviembre 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930