ETSIko teleskopioa bisitatzen | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

ETSIko teleskopioa bisitatzen

Azaroko bigarren astean ozpatu zen EHUko zientziaren astearen barnean, hitzordu interesgarrienatarikoa zen, ETSIko (Bilboko Ingenieritza Eskola) behaketaren bisita antolatua. Izena eman eta han aurkeztu ginen larunbat goizean.

Interes berezia nuen nikbisitan. Ilatargi Astronomia Taldean eguzki teleskopio bat erostea pentsatzen ari gara, azken aldi honetako eguzki aktibitate handiak apur bat bultzatuz eta. Horrez gain gaur egun LUNT teleskopioak daude merkatuak, nahiko prezio onean. ETSIko materialaren artean LUNT 60 mm dago, Calcium-K bandan ikusten duena. Eta DayStar SolaREDi H-Alfa, gure erosketa posibleen artean egon dena.

Benetan jatorrak behategiko langileak. Eta luxu bat Agustín Sanchez Lavegak egitea behatokiaren aurkezpena.

Harrera amaitu eta behategira abiatu ginen. Bi taldetan banatu ginen eta behatokiko teleskopio printzipala ezagutzea egokitu zitzaidun aurrena, 20″ko (51 cm)CDK20 izeneko “pepino” izugarria. Irudian duzue.

ETSIko teleskopio nagusia

Eguzki behaketara pasatu ginen horren ostean. Irudi politak atera dituzte taldekoek Eguzki teleskopioekin. Hemen duzue batzuk eta guztiak beraien web orrian.

DayStar SolaREDira joan ginen zuzenean.  Dezepzino handia. Behin izan ditut zeuden baldintzak baino okerragoak. Seeinga oso txarra zen eta ez zen ezer ikusten. Baina irudi hauek hartu dituzte teleskopio horrekin.

Kreditoa: ETSI

Edo animazio hau.

Bitxiena Ca-K bandan ikusten duen LUNT teleskopiotik begiratu nuenean etorri zen. Behaketa konplikatua da. Badago nor ezin duen argi banda hori ikusi. Lehenengo begiradan, , sentsazio arraroa. Ez duzu han hain argi ahularekin topo egitea, urdin-morea kolorekoa. Pazientzia apur bat behar da horrelakoetan, begia ohitu eta disfrutatzen hasi. Ondo ikusten ziren beltzuneak eta berien inguruko zuri tonalidadeko beste ingurune batzuk. Horrelako zerbait, askoz ere argitasun gutxiagorekin, noski.

Eguzkia, Ca-K bandan. Kreditoak: ETSI

Penaz joan nintzen DayStar SolaREDi merezi duen bezala probatu gabe alde egitean. Baina merezi zuen bisitak, lehen aldiz ikusi nuelako Eguzkia Ca-K-n erakusten duen aurpegi fantasmagoriko horretan.

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



noviembre 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930