2005 YU55 asteroidearen irudi eta bideoak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

2005 YU55 asteroidearen irudi eta bideoak

Joan zen 2005 YU55 asteroidea. Zenbait kazetarik, ohitura txarrak ez galtzeko, hanka sartu zuten, hondoraino, beste behin ere. Leku askotan entzun/irakurri zen prismatikoekin ikusi ahalko zela. Ez Europatik, behintzat, eta ez 0:38tan, iragarri zuten bezala. Eta Matias Prats-ek errekorra hautsi zuen gaueko albistegian zera bota zuenean:”En estos momentos el asteroide está cruzando la Luna…” Tira, ez da hain konplikatua iturri fidagarriak bilatzea eta tontakeririk ez asmatzea. Baina zaila da batzurentzat, antza denez.

Hortik zehar ikusi ditugun bideo eta irudi batzuk jarriko ditugu hemen, gure gustukuenak.

NASAko Jet Propulsion Laboratoryko zientzialariak,  Goldstone Solar System Radarra erabiliz, asteroidearen animazio bitxi hau uztzi digute. Azaroaren 7koak dira irudiak, Lurretik 1.380.000 kilometrotara zegoenean.

Plano, Texaseko  Jason Ware estatubatuarraren eskutik dator hurrengo bideoa. Honela ikusi zen 2005 YU55 12″ko bere teleskopiotik. Zuek uste hori prismatikoekin ikusteko modukoa zela?

Irudien artean, zalantza barik Hawaiko Observatorio Keck behategikoek zuzeneko emanalditik ateratako hau da ederrena. Infragorriko jarraipena egin behar zioten, ea asteroideak sateliterik duen ikusteko asmoarekin. Zoritxarrez behelainoak oztopatu egin zuen emanaldia eta asteroidea ikustea lortu zutenean, urrutiegi zegoen. Dena den Universe Todaykoen erakusten duten hau lortu den irudirik onenetarikoa da.

Temas

2005 YU55, neo

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



noviembre 2011
MTWTFSS
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930