Aurreko astean izan zen Orioniden izar euria. Aktibitate baxuko euria da (THZ 23), baina bitxia da bi zergati direla eta. Alde batetik Halleyren kometan dutelako jatorria. Eta, bestalde, radiantea zeruko ingurune ederrenetarikoan dagoelako: Orion konstelazioa.
Aomorigontak urriaren 21etik 22ra Towada Laken grabaturiko timelapse bat aurkeztu du. Laku hau bitxia da, Japonia iparrean dagoen sumendi bateko kraterra delako. Zenbat orionida ikusten dituzue bideoan? ?Gutxi dira, baina ikusgarrian benetan batzuk. Kontuz, abioi ugari igarotzen dira eta. Ez nahaztu orionidekin.