>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Azken aldiko sateliteen erorketaren inguruan

Altai, Errusia. Baikonurreko kosmodromoko jaurtiketan hondakinak. Egilea Jonas Bendiksen

Badirudi modan dagoela azken aldi honetan sateliteen erorketa. UARS irailean eta  ROSAT joan zen astean.

Zer gertatzen ari da? Ezer berezia.

Erabilpenetik kanpoko sateliteak eta mota askotako zabor espaziala maiz erotzen da Lurrera. Foro bat dago, interneten, honetara dedikatzen dena. Zer gertatu da orduan? Ba, nork daki zergatik, UARS satelitearen erorketa komunikabideetara egin zuela salto. 29 objektu sartu dira atmosferan 2011an, koheteen faseak, normalean, baina baita beste satélite batzuk ere. Infragorriko WIDE telescopioa adibidez, maiatzaren 10ean erori zen Lurrera.

Beldurgarria da ikustea zenbat zabor sartzen den atmosferan urte batean zehar.Aerospacen duzue 2000. urtetik hona erori diren objektuen zerrenda luzea. Harrigarria. Baina, dena den, bertan ikusi ahal dugun bezala, oso kasu gutxitan jasotzen da Lurrean hondakinen bat (debris). Ikusi ere (sightingy), gutxitan egiten da

Oso interesgarria da Aerospaceren Center for Orbital and Reentry Debris Studies web orria. Grafiko hau, adibidez. Saskibaloiko pilota baten baino handiagoak diren zenbat objektu adierazten du, urtez-urte, 2007. urterarte.

 

Web orri horretako beste atal bitxi bat hondakinak jaso direnen 65 kasuak dira, oso bitxiak batzuk. El 24 de abril de 1996ko apirilaren 24an, Midcourse Space Experiment misioa Delta II kohete baten bitartez jaurtikitzen da. Kohete horren zati bat 1997ko urtarrilaren 22 sartu zen berriz atmosferan. Erregai tanke bat  Georgetown-etik (Texas) gertu erori zen, eta beste zati batzuk -en, Texas.

1997ko urtarrilaren 22a,Georgetown, Texas

Argentina, Mexico, Uruguay,…alde guztietan jaso dira hondakin espazialak. Sevillan 1965ko abenduan hiru esfera metaliko jaso ziren,  Luna 8 sovietarraren hondakinak, ziurrenez.

Dena den, orri horretan Sovietar batasun zaharreko herrialdeen datuak falta dira. URSS. Baikonurreko kosmodroak hondakin ugari jaso dute inguru horietan. Osasunarentzat kaltegarriak diren batzuk, besteak beste.

Informazio gehiago:

Érase una vez Niels H. Abel y Evariste Galois: Basura espacial
Observatorio Eurasia: El fotógrafo de los que no existen
Público: Lluvia de cohetes sobre la estepa

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31