NanoSail-Dren distirak | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

NanoSail-Dren distirak

Moskeatu xamar gaude NanoSail-D, Eguzki Belaren lurreratzearekin. Calsky-ren arabera, 28an dator behera. Atzo 29an izango zela zioen. Baina ez duguerorketa honen inguruko beste daturik beste inon irakurri. UARS  eta ROSAT sateliteen erorketaren berri emanduten web orriek ez dute kasu honetan ezer esaten. Ikusiko dugu datozen egunetan hau aldatzen den.

NanoSail-D-ren distirak erakusten duten bideoak jarriko ditugu gaurkoan. Lau bat aldiz ikusi genuen Eguzki Bela pasa den abuztuan eta oso bitxia zen, ez zuelako distira mantentzen. Flashak botatzen ditu denbora denean. Bideoan ikusten da nola.

1 minututik aurrera ikusten da bideo honetan:

Hemen hobeto ikusten da, baina azeleratuta dago bideoa. Ez da hain azkar mugitzen.

NanoSail-Dari ateratako argazkien artean, , Clay Center Observatoryko zuzendaria den Ron Dantowitzena da onena, zalantzarik gabe. Abuztuaren 19koa da. Inpresionantea.

Heavens-Aboven dituzue zuen kokagunetiknoiz ikusi ahal den Eguzki Bela. 3.5 magnitudea baino distiratsuak diren sateliteen artean bilatu behar duzue, ez bai dago portadan. Zoritxarrez Euskal Herritik ez da ikustea batere erosoa izango, gauaren azken orduetan direlako.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31