Astronomia behaketa, timelapsen. Ezkio-Itsaso. | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Astronomia behaketa, timelapsen. Ezkio-Itsaso.

Astronomia behaketa izan genuen aurreko larunbatean Ezkio-Itsason, Ilatargi Astronomia Taldeko  Itziar Egigurenek, aste bat lehenago emandako hitzaldia osatuz, YARTU kultura elkartea eta Ezkio-Itsasoko udalaren antolakuntzaz.

Hemen duzue Itziarrek behaketa horretan eginiko timelapsea. Harrigarria Ilargi argiak nola argitzen duen paisaia. Datu teknikoak, timelapsearen ostean.

Behaketa astronomikoa Ezkio-Itsason / Observación astronómica en Ezkio-Itsaso from Itziar Egiguren on Vimeo.

Hemen datu teknikoak, Itziarren hitzetan:

“2011ko urriaren 15ean Ezkio-Itsason (Gipuzkoa) Ilatargi Astronomia Taldearekin (ilatargi.eu) egindako behaketan, argazki batzuk atera eta timelapse hau irten da. Bideoan zehar Ilargia irtetzen da eta honek sortzen duen itzalaren mugimendua nabaritzen da. Eguzkiaren argia dirudien arren, ezinezkoa da eguzkia izatea, argazkiak gaueko 21:30tatik 0:00tara bait daude aterata.

Canon EOS 550D batekin 2 ordu t’erdiz jarraian ateratako 276 argazkik osatzen dute timelapsea. Argazkiek ISO-400, F/2.8, eta 30 segunduko exposizioa dute. VirtualDub erabili da timelapsea sortzeko (6 fps-tara), eta tituluak “Windows Live Movie Maker”-ekin sortu dira. Azkenik bideo osoa VirtualDub-ekin osatu da.

Musika: “Mood of summer”, Patroux.”

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31