Ilargiaren tamaina, perigeoan eta apogeoan | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Ilargiaren tamaina, perigeoan eta apogeoan

Uztailean argitaratu genuen hemen Enzo De Bernardini argentinarraren argazki batzuk non Eguzkiaren muturretako tamainak erakusten ziren: perihelioan eta afelioan.  Dani Caxete lagunak lan interesgarri bat argitaratu berri du: Ilargia perigeoan eta apogeoan.

Zarata handia atera zuten komunikabideek apirileko perigeoan. Gogoratuko dugue eztakit noiz baino handiagoa ikusiko zala Ilargi betea zioten. Ez dakigu inor igarri zuen hura. Eta ez dut uste inork protestatu duenik azkeneko Ilargi betea, urriaren 12koa, ohi baino txikiagoa zelako. Apogeoan izan zen Ilargi bete hori, normalean baino txikiagoa.

Argazkia atera zion Dani Caxetek Ilargi beteari, apirilaren 17an (perigeoan, 358.000 kmtara), zein urriaren 12an (apogeoan, 406.000 kmtara), hau da 50.000 kmtako aldea. Desberdintasuna, tamainan ere, nahiko handia da. Baina ezin horretan jabetu ez baditugu biak batera ipintzen. Ez da errealitatean hori gertatuko. Baina bai Dani Caxeteren argazki honetan. lan bikaina, Dani!

Ilargi apogeoa eta perigeoa. Egilea: Dani Caxete

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31