2011ko draconidak. Emaitzak. | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

2011ko draconidak. Emaitzak.

Draconiden maximotik aste bete pasa denean , balantzea egiteko momentua da. Izar euri bortitza izango genuela aurten zioten batzuk,800 THZra helduko zela iragarriz.

Ez dira iragarpen optimista horiek bete baina, dena den, estilo honetako kalkuluen garaipen izugarria izan dira aurtengo draconidak. Ez da hainbesterainoko izan, baina bai izan dela ohi baino izar euri handiagoa eta iragarritako momentuan gainera. Urte normal baten draconiden THZ 20 ingurukoa izaten bada IMOren datuen arabera, gailur bat gertatu da urriaren 8ko 20h00 UTtan 300 THZ tasarekin. Iragarritako ordu berean! Hemen emaitzak IMOren taulan.

Bakarkako behatzaileen emaitzetan fijatuz, emaitza bitxiak eta adierazgarriak. Gauzak hobeto joan ziren Europa erdian hemen baino, IMOren datuen arabera:

Janez Kosek167 draconida ikusi zituen 2.76htan  Esloveniatik
Marco Langbroek 248, 2.77htan Holandatik
Michel Vandeputtek 250, 2.99htan  Bélgicatik

Estatu mailan gauza ez zen hain ondo joan:

Jose Luis Maestre Garciak 65 draconidaikusi zituen 1.95htan
Jose Carlos Millanek 29, 2.17htan
Josep M. Trigo-Rodríguez 68, 1.49htan
Francisco Ocañak 56, 1.70htan

Maximo zorrotza izan zen. Horren adierazle Mexicotik Salvador Aguirre ikusitako  draconidas 2ak 7.83htan!! Eta behatzaile aditua da Salvador, ez pentsa.

Laburtuz, ez zela izugarri ikusgarria izan, baina pena merezi izan zuela gora begira egotea gau horretan.

Draconiden inguruko zenbait argazki amaitzeko.  Daniel Lópezenak lehenak (El cielo de Canarias)

Jasotako 5 meteoroen konposaketa

Jasotako meteoroak, Draco konstelazioarekin

Radiantea

Draconoden radiantea erakusten du argazki onek, argi eta garbi. Draconida guztiak Dracon dagoen puntu batetik ateratzen dirala dirudi, Astroboben eskemak erakusten duen bezala. Oso garbi ikusten da Danielen argazkian.

Draconiden radiantea. Iturria: Astrobob

Zerjillo eta A. Románek Sierra Nevadan jasotako testimonioa amaitzeko. 8 traza agertzen dira eginiko timelapsean baina, La Azotean kontatzen duten bezala 7 zenbakia duena esporadiko bat da(euri honetakoa ez den meteoroa) eta 8 zenbakia duena satelite artificiala da. Hemen duzue argazkia eta timelapsea.

Draconidak 2011, Sierra Nevadatik

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31