Matematika nola irakatsi? | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Matematika nola irakatsi?

Eta zientziak, noski.  El tao de la física blog gomendagarriaren bitartez,  Dan Meyer matematika irakaslearen lanaren berri izan dugu. 2010eko martxoan Nueva Yorken ospatutako TED-Talks batean matematikaren irakaspenaren inguruko bere ideiak azaltzen ditu. Adibideak ipiniz. Bere bere blogean aurkituko dituzue adibide gehiago: dy/dan. 11 minututako hitzaldi interesgarria lehenengo eta adibide bat ondoren.

Adibide praktiko bat aurkitu dugu bere blogean. Argiaren abiaduraren ingurukoa. Testu liburu batek argiaren abiadura eta Lurretik Ilargirainoko distantzia emango zuen, argiak bide hori egiteko zenbat denbora behar duen galdetuz. Beste bide bat, egokiagoa, bideo honetan planteatzen da:

Galdera da: zeinek erakusten du benetan gertatzen dena, goiko edo beheko irudiak? Ikasleek, heren artean hitzeginez, bideoan ikusten denaren inguruan eztabaidatu behar dute, horren ostean argiaren abiadura eta Lurretik Ilargirainoko distantzia interneten edo bilatuz. Kronometroa eskuan, denborak neurtu eta erabaki.

Bikaina, benetan

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31