Aldo S. Kleiman argentinarrak argitaratu berri duen animazioarekin gatoz gaurkoan: Triton Neptuneren inguruko orbita osoa, bihar izarren artean mugitzen diren artean.
Ez da erraza horrelakorik lortzea eta horrela kontatu digu Aldo berak. 6 egun behar ditu Tritonek Neptunori bira bat emateko. Hau da, zeru garbia izan behar duzu 6 egunez gauza nekeza Rosarioko (Argentina) klimarekin. Baina, zorionez, Aldok lanean jai zeukan aste bat eguraldi onarekin bat etorri zen. Aste aizetxua izan zen eta horrek ez zuen lagundu. Okerrena hirugarren gauean etorri zen, ezuzteko laino batzurekinlainoekin. Horrela kontatzen du Aldo berak:
“…el pronóstico cambió a “nublado parcial” y el cielo se puso “encapotado total”, armé igual todo el equipo, si el pronóstico decía “parcial” tenía esperanza, 3 horas después parece que Alguien en el Universo se preguntó: -¿qué hace ese tonto desde hace tres horas con telescopio, cámara y computadora apuntando a las nubes? entonces se despejó todo un rato, logré mi imagen y ¡se volvió a nublar!“
Iraila hasierakoak dira argazkiak Skywatcher teleskopio erreflektorea eta Meade DS pro III kamararekin.
Aldo beraren Urano eta Neptunoren konposaketa bat. Artista bat Aldo hau. Horrela sinatzen du, grazia askorekin:
Aldo S. Kleiman
Rosario S.F. Argentina.
Tierra, Vía Láctea, Grupo Local
http://www.flickr.com/photos/akleiman/