>

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Luzatzen diren fotoiak: bideoak

Aurreko asteko sarrera bati Unibertsoaren zabalkuntza: luzatzen diren fotoiak, jarraipena emanez eta sarrera horrek Amazingseko publikazioan izan dituen komentarioen arira, erlazionatutako zenbait bideo eta komentario bat.

Lehenengo bideoan Unibertsoa zabaltzen doian heinean fotoiak nola “luzatzen” diren erakusten duen bideo bat. Konturatu nola, Unibertsoa puzten doan heinean handitzen den fotoien uhin luzeera.

Hemen bideo bera, hiru iruditan laburtuta.

Bigarren bideoan, zer gertatu den fondoko erradiazioarekin ikusten da. Eta fondo hori “ikusteko” era erraz bat erakusten digu. Hala ere, telebista digitalarekin ezin da egin.

Hirugarren bideoak Unibertsoaren zabalkuntza nola gertatzen den ulertzeko eredu bat planteatzen digu. nahiko erraz egin dezakegun. Azaltzen zuen Juan Tomék ere esperientzia hau gomendatu genuen bere tailerrean: en el gomendatu genuen bere tailerrean. Bi transparentzia dira. berdinak, baina bata bestea baino handipen handiagorekin. Puntu berak transparentziatan. Handipenak Unibertsoaren zabalkuntza simulatzen du.

Transparentziako puntu bakoitza galaxia bat da. Denbora igaro da trnasparentzia batetik bestera eta espazioa hanitu egin da. puntu horietako bat aukeratu eta transparentzia bata bestearen gainean ipintzen dugu, aukeratutako puntua bata bestearen gainean ipiniz.Emaitzak puntu (galaxia) horretatik zabalkuntza nola ikusten den erakusten digu. baina orain gauza bera baina beste puntu batekin egiten badugu, berak ere gauza bera ikusten duela nabaritzen da. Galaxia guztiak urrutiratzen ikusten ditu, zenbat eta urrutiago egon, azkarrago

 

Komentario bat amaitzeko. Oso garbi desberdintzen dute kosmologoek redshift kosmologikoa eta Dopplerren artean. Bi gauza desberdin dira eta horrela agertzen da wikipedian ere:  corrimiento al rojo. Gauza desberdinak dira eta absurdua da kosmologikua Dopplerrekin azaltzen saiatzea. Egia da oso urruti ez bagoaz emaitzak bat datozela. Baina emaitza zuzenak ematen dituen oker dagoen eredu baten aurrean gaude. Zertarako erabili beste bat dugunean zuzena eta emaitza zuzenak ematen dituena, kasu guztietarako gainera?

Hau da, ez du zentzurik dibulgazioan Doppler erabiltzea kosmologoek erabiltzen ez dutenean…planteamendu okerra delako.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



octubre 2011
MTWTFSS
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31