Ez dugu azken aldi honetan Nano Sail-D gauaren lehenengo ordutan ikusteko aukerarik izan. Abuztuan ikusteko aukera izan genuen eta benetan bitxia da, distira aldetzen duelako, flashekin. Ez dakigu zein den distira aldaketa hauen arrazoia. Errotazio propio duelako izan daiteke, baina azkarregiak dira aldaketa hauek azalpena hori izateko. Nahiko distiratsu ikusteko aukera izango dugu, gaur eta bihar.Hemen dituzue igarotzeak, Bergaratik (Gipuzkoa) ikusiko den bezala. Euskal herriko beste edozein puntutik ere, nahiko antzera izango da. Euskal Herritik kanpo bazaude, begirati Heavens aboven nola izango dan zure kokagunetik. Adi, hor goian hainbeste aparatu daude Nano Sail-D ez dagoela Heavenseko lehen orrian. Esan 3.5 magnitudea baino distiratsuagoak diren sateliteak ikustea nahi dozuela eta han izango da Nano.
Zerua ez baduzu ezagutzen ere, saiatu ikusten. Mapetako puntu kardinaleekin orientaturik, begiratu, gutxi gora behera markatzen duen norabidera, eta erraz ikusiko duzue, distiratsua delako eta flashak dituelako.
2011eko urriaren 2, igandea
2011ko urriren 3an, astelehena
Bestalde, China estazio bat espazioan eraikitzen hasi den munduko hirugarren herrialdea bihurtu da aurreko astean, Tiangong-1en (Zeruko palazioa, mandarinez) jurtiketarekin. Eurekan duzue horren inguruko informaziorik onena: Lanzamiento del Tiangong-1 (CZ-2F/G).
Ikusgai dugu aparatu berri hau egun hauetan, Nano SailD baino distira handiagorekin. Heavens aboven dituzue ikusi ahal izateko behar dituzuen mapak. Momentu honetan, arazo bat dela eta, ezin dugu mapa jarri. Hemen klikatuz aurkituko duzue.