Ez dira asteroideak astronomo zaletuok sarri behatzen dugun objektuak. Badira, dagoeneko, astronomo zaletu dexente bat inoiz ikusi ez dutenak. Proposatu genuen aurretik ere Vesta asteroidearen behaketa eta aukera berri bat dugu orain Astroboben ikusi dugun proposamen batean.
Ez da oso behaketa konplikatua7. magnitudean dagoelako Vesta, prismatikoen eskura. Capricornion dago orain Vesta, hegoaldera gauaren hasieran garai honetan. Ez baduzue ezagutzen, hemen mapa bat:
Capricornio aurkitzeko mapa. Iturria Astrobob
Behin Capricornio aurkituta dugula ertzeko bi izarretan fijatu behar gara: Omega eta Psi Capricorni. Hemen dituzue Vestaren egun hauetako mugimenduak.
Vesta, Omega eta Psi Capricorniren inguruan. Iturria: Astrobob
Smartphone bat baduzue Google Sky erabiliz errazagoa izango da ingurune hau aurkitzea.
Behin hautagai bat dugula, nola jakin Vestaikusten ari garela? Bere distirak ez duelako dar-dar egingo, izarrak bezala. Eta, horrez gain, egun pare baten oso nabarmena izango delako bere mugimendua.
Vesta ikusten baduzue, gogoratu Dawn zunda dagoela bertan. Hemen duzue orain arte bidali dituen argazkiekin muntatutako bideoa.