NASAren Earth Observatoryk, Ipar hemisferioko udazkeneko ekinozioa dela eta (udaberriko ekinozioa hegoan), animazio bat kaleratu berri du non Lurraren urte bat orbita geoegonkorretik ikusten den.
EUMETSATen Meteosat-9 satelitearenak dira argazkiak, bera, Eguzkiak eta Lurrak angelu zuzenean daudenean ateratakoan guztiak, goizeko 6rak aldera. Anima zio ederra non astronomia irakatsi dugun guztiok era batera edo bestera azaltzen saiatu garena erakusten den.
Lagungarri bezala, hau da, gutxi gora behera erakusten den Lurraren aurpegia
Beste lotura interesgarri bat amaitzeko. Gauza bera, simulazioan orain, baina Ipar polora begiratuta. Oso ona zirkulu polarrak, gauerdiko eguzkia eta horrelakoak zer diren azaltzeko. Lengthofday da eta irudian duzue orriak erakusten duena.