UARS satelitearen erorketa, bihar | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

UARS satelitearen erorketa, bihar

Recreación del satélite UARS (Fuente: The Watchers)

Komunikabideetan irakurriko zenuten bezala, UARS satelitea datozen ordutan eroriko da Lurrera. Discovery trnasbordadoreak jarri zuen orbitan 1991an (bideoan duzue momentu hori), eta orain dela 6 urte inguru geratu zen zerbitzutik kanpo, kontrolik gabe altuera galtzen hasiz.

600 km altuerara zegoen hasiera batean eta jeisten joan da. NASAk dio ostiral honetan (bihar) sartuko dela atmosferan, Lurrera eroriz. Grafikoan duzue nola joan den jaisten azkeneko urta hauetan.

Evolución de la altura de la órbita del satélite UARS (Fuente: The Watchers)

1o metrotako luzeera du sateliteak eta 5.600 kg inguruko masa. Dena den, atmosferan sartzen denean, desintegrantzen hasiko da. Lurrera helduko diren hondakinen masa 500 kg ingurukoa dela kalkulatzen da.

Ez dago arriskurik, baina ikusgarria izango da erorketa hori ikustea. Atmosferan sartzen denean, erre eta apurtu egingo da,   Columbia trnasbordadorearen zoritxarrezko akzidentean 2003an gertatu en bezala.

Heavens Abov en begiratu dezakezue noiz pasako den satelitea gure zeruetatik. Igarotze guztiak begiratu, ez gauez ikusten direnak soilik, edozein momentutan sar daitekeelako atmosferan.

Infromazioen iturria: The Watchers

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



septiembre 2011
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930