Aurorak Groelandian | Nabigatzailea - Blog elcorreo.com >

Blogs

Manu Arregi Biziola

Nabigatzailea

Aurorak Groelandian

Beste batzuetan blog honetan agertu den Valladolideko Sociedad Astronómica Syrmako Fernando Cabrerizo, Groenlandian izan zen Carla Mendoza – Shelios 2011 espedizioan. Zorte txarra izan zuen, han igaro zituen 7 egunetik bakarrean izan zutelako zerua garbi. Baina tira, egun bakar horretan, gutxienez, aurora nahiko aktiboak ikusteko aukera izan zuten. Jasotako materialarekin timelapse hau egin du:

Ez zuten Ilargirik gau horretan (bideoaren amaiera ateratzen ikusten da). Zer da ba paisaiak duen argitasuna? Auroren argia da. Interesgarriak dira bere inpresioak. Lehen aldia zen aurorak ikusten zituena

“Sorprende sobre todo lo rápido que se mueven, no tanto como en el timelapse evidentemente. Pero sí se nota como van cambiando, como aumentan de brillo, como se retuercen. Cuando llega una que ilumina todo el campo es una sensación parecida a los eclipses totales de sol.”

Eta nola ikusten dira begibistaz?

“Pasa un poco como con las nebulosas vistas a través del telescopio. Las débiles se ven como blanquecinas, las brillantes ya sí que se les distingue el color. No se ven como en las fotografías con esos colores tan vivos, pero sí se ven bastante bien.”

Hemen duzue bere irudietako bat.  Bere web orrian dituzue gehiago.

Aurorak Groenlandian (Fernando Cabrerizo)

Ezin sarrera honi amaiera eman Juan Carlos Casadoren lana aipatu gabe.Espedizio berean zen Juan Carlos baina bi aste igaro zituen Groenlandian berak. Baita ondo aprobetxatu ere, bere 31. APODa lortu zuen ,  abuztuaren 23an.

Aurorak Groenlandian (Juan Carlos Casado)

Egilea: Juan Carlos Casado

Argazki gehiago dituzue espedizioaren web orrian.

Temas

Astronomia, fisika eta zientziaren inguruko bloga

Sobre el autor

Artxiboa



septiembre 2011
MTWTFSS
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930